Baliabide pedagogikoak

SARRERA

Olabide Ikastolaren Orientazio Sailaren jarduerak bi eremu biltzen ditu:

- Arazoak, ikaskuntzakoak, pertsonalak eta integraziokoak.
- Orientabidea, hezkuntzakoa, bokazioari buruzkoa, pertsonala, eta familia-orientabidea

 

ORIENTABIDE SAILEKO KIDEAK

Hona hemen nola jokatu, eskaintzak ematen dituen aukerekin bat etorrita:

 

 

 

Alazne Bengoetxea (HH eta LH)

Ainhoa Elordi (DBH eta BATX)

 

Jone Odriozola (HH eta LH)

Ainhoa Gonzalez de Galdeano (DBH)

 

Eli Agirre

Jessica Cordoba

Nagore Cid

 

ORIENTABIDE SAILAREN ZEREGINAK

  • IRAKASLE ETA TUTOREEI DAGOKIENEZ

a) Tutoretza Ekintza Plana diseinatzen laguntzea.

b) Irakasleei eta tutoreei psikopedagogiaren esparruan hobetzen eta eguneratzen laguntzea.

c) Ikastetxean orientabideari buruz egiten iren jarduera eta azterketa guztien berri ematea irakasleei.

d) Curriculum egokitzapenak diseinatzen laguntzea.

e) Guraso-irakasleen arteko lankidetzarako aholkuak ematea.

f) Hezkuntza bereziko ikasgeletako irakasleen hezkuntza-lana koordinatzea.

g) Ikastaldean ager litezkeen arazoetan aholkuak ematea.

 

  • IKASLEEI DAGOKIENEZ

a) Gaitasuna, interesak, pertsonalitatea, errendimendua eta beste zenbait ezaugarri kontuan hartuta, ikerketak egitea.

b) Ikaslearen garapen prozesuko eragozpenik handienak antzematea.

c) Bokazio eta lan orientabideari buruzko programak antolatzea.

 

  • GURASOEI DAGOKIENEZ

a) Orientabide programak, pertsonala, eskolakoa eta bokazioari buruzkoa antolatzea ikasleen gurasoentzat.

b) Gurasoek, beren seme-alabek dituzten ikaskuntza arazoak direla-eta, egiten dituzten aholku eskaerei erantzutea.

 

  • KUDEAKETA ETA ANTOLAKETA ARLOA

a) Ikastolako Programazio Orokorra egiteko irizpideetan aholkuak ematea.

b) Tutoretza Ekintza Planaren eta Sailaren beraren jarduerak ebaluatzea.

c) Ikastetxearen parte hartzea, esperimentu eta berrikuntza programetan, sustatzea.

d) Sustatzea gurasoen parte hartzea ikasleen orientabidera (pertsonala, eskolakoa eta bokazioari buruzko) bideratutako jarduera guztietan.

e) Laguntzea jarduerak antolatzen, bai ikastetxearen eta esparru bereko hezkuntzako beste erakunde batzuen artekoak direnean, bi maila bereko ikastetxeen artekoak direnean, bai maila desberdinekoen artekoak direnean, tokiko erakundeekin egin beharrekoetan...