Garraioa

Autobus ibilbideak

Zuek edota zuek izendatutako nagusia geltokian egon barik, zuen seme/alabak geltokitik bakarrik joaten  baimentzen duzuen familiak, eskutitza honen beheko atala betetzea eta idazkaritzara eskuz ekartzea arren eskatzen dizuegu. Zuen baimena izan ezean ikasleak berriro ikastolara ekarriko ditugu, eta zuek bertaratu beharko zarete zuen seme/alaben bila.

Eskerrik asko zuen laguntzagatik.

Garraioaren informazioa

- Ekintzen baieztapen orria irailean helaraziko dizuegu. Honetan, umeek egingo dituzten ekintzak, egutegia, ordutegiak, kokapenak eta hartu beharreko autobusak jakinaraziko dira.

- 20.45etako autobusa (Batxilergokoen entrenamenduak) bakarrik 20 pertsona baino gehiagok erabili behar badute jarriko da.

- Ez da garraio-zerbitzua erabili beharrik.

- Garraio-zerbitzua erabiltzeko duten ohituraren arabera, erabiltzaile finkoak eta noizean behingo erabiltzaileak egongo dira.

- Erabiltzaile finkoa: garraioa nola erabiliko duen aldez aurretik nahiko zehaztuta daukan erabiltzailea dugu.Horien guztien artean, ondorengo hauek ditugu identifikatuta:

10 bidaia astero

11-12 bidaia astero

13-14 bidaia astero

15 bidaia astero

bidaia guztiak

Herriak

- Garraioa erabiltzen dutenek autobus-geltoki bat baino gehiago erabiltzeko aukera dute, esate baterako: goizean Gasteiz etorbideko autobus-geltoki bat erabili eta eguerdian Bakea kalera itzuli bazkaltzera eta eguerdian berriro Ikastola itzultzeko beste autobus-geltoki batean har dezakete autobusa.Horrelako aldaketak egiterik izango da, baina aldez aurretik, asteko egun bakoitzeko erabilerak FINKATUTA egon beharko dira, hau da, astero BERDINAK izan beharko dira.

- NOIZ EDO NOIZ autobus-geltokia aldatzeko beharra badu erabiltzaileren batek, lehenik eta behin lekurik badagoen galdetu beharko zaie arduradunei, eta lekua egonez gero, aldaketa egin ahal izango da. Administrazioan erabiltzailearen txartela eman eta irakasleei zein gainerako langile laguntzaileei emango zaie horren berri. Komeni da tutoreari ere jakinaraztea, baina betiere zerbitzu-arduradunek eskaera onartu eta gero.

Garraioaren tarifak

Garraio tarifak erabiltzaile finkoei aplikatuko zaie. 10 hilabetetan kobratzen dira (irailetik ekainera), eta zerbitzua erabil daiteke jardunaldi trinkoak dirauen artean edo jardunaldi arruntean ere bai (goizez eta arratsaldez).

Noizean behingo erabiltzailea:garraio-zerbitzua erabiltzaile finko batek beste aldiz ez du erabiltzen, noizean behin erabiltzen du, esate baterako, astero garraio-zerbitzu bakarra erabiltzen du (ostiral eguerdietan) edo hilabeteren batean, bere senitartekoak kanpoan direlako, autobusa bidaia-kopuru jakina egiteko erabiliko du. Horrelako erabiltzaileentzat normalean toki batzuk egoten dira autobusetan. ezin dugu ziurtatu beti egongo denik lekua norberak nahi duen autobus-geltokia erabiltzeko, baina saiatuko gara irtenbiderik egokiena aurkitzen. Egindako bidaia bakoitzari “noizbehinkako tarifa” ezarriko zaio.

Garraioa noizean behin erabili behar dutenei eskatzen dituzten zerbitzuetarako txartela emango zaie.

Erabiltzaile finkoa den ikasleak eskolako 10 hilabeterako egiten du. Ikasturtean zehar ezin da bajarik eman, Ikastolara zio larriagatik hilabete bat baino gehiago etortzen ez diren kausetan izan ezik. Hala eta guztiz ere, baja ematen bada tarifa hobetsiak galduko lituzke eta noizbehinkako tarifekin egingo genuke egondako egunen likidazioa.

Salbuespenez eta epealdian zehar alta, aldaketa edo bajaren bat gertatu eta oraindik ordaintzeko geratzen dena ordaindu beharrik ez izateko erabakia har dezake Ikastolako Zuzendaritzak, uste badu aurrez jakiterik ez zen arrazoiren bat badagoela.

Txartelak

Erabiltzaile finkoen garraio-txartela

 

Garraio-zerbitzua erabiltzen dutenek txartel bat edo gehiago izaten dute, zerbitzua erabili ahal izateko. Honakoak biltzen ditu txartelak:

  NAko argazkiaren tamainako argazki bat,

  Ikastolatik etxera joateko erabili behar dituen ibilbide-zenbakiak, hainbat koloretan adierazita,

  Izena eta abizenak,

  Helbidea eta harremanetarako telefonoa,

  Urtea, jardunaldi-mota (...................) eta txartelak zein egunetarako balio duen (1etik 5era, hots, astelehenetik ostiralera). Ikaslea erabiltzaile finko modura alta ematerakoan, jarri ditugun baldintzen araberakoa izango da: egunero autobus-geltoki beretik irten eta autobus-geltoki berera itzultzen denari Eg 12345 jarriko zaio. Astean bi egunetan irteera/itzulera bera egiten badu, egun horiek txartel batean agertuko dira eta asteko gainerako hiru egunak beste txartel batean.

  Erabiltzailearen etapari, kurtsoari, taldeari eta tutoreari buruzko informazioa,

  Ondoren, bi tokitan, autobus-geltokiaren kokapenari buruzko informazioa agertuko da (Ikastolara joaterakoan ikastolara eta ikastolatik itzultzerakoan ikastolatik).

  Txartelean zehaztuta dago zein zerbitzu hartu behar duten (zenbakia), eta geltokia zein den (tokia, orduaren eta egunaren arabera). Erabiltzen duten zerbitzu bakoitzeko txartel bat izango dute.

 

 (1)  Ikastolan hartu behar duen autobusaren zenbakia / Nº de autobús a coger en Ikastola
 (2) Erabiltzailearen izen-abizenak / Apellidos y nombre del usuario
 (3) (4) Helbidea eta telefonoa / Dirección y Teléfono
 (5) Urtea, jardunaldi mota eta zein egunetarako den / / Año, tipo de jornada, día o días de la semana para la que es válida.
 (6) Etapa, maila, taldea eta tutorea / Etapa, curso, grupo y tutor
 (7) (8) (Ikastolara/A ikastola) 
 (9)(10) (Ikastolatik/De ikastola)

Garraio-zerbitzuaren ordutegia: ordutegia eta geltokiaren kokapena

Txarteletako zerbitzuak honela taldekatu ditugu:

Goizeko zerbitzua arratsaldekoarekin batera (8:55-16:40) eta eguerdiko zerbitzuak (12:40-14:55) batera.

Oharrak

GARRAIO-ZERBITZUARI DAGOZKION BESTE ZENBAIT BALDINTZA:

Ezin izango da autobus-geltokia aldatu arrazoi sozialengatik (urtebetetzeko festak, ikuskizunak, etab.).

Familien ardura da ikasleek identifikazio-txartela erabiltzea eta ikusteko moduan eramatea. Txartelak ez erabiltzeko, “Helduek ez dituzte erabiltzen” bezalako aitzakiak ez ditugu onartu behar, ziur ez bagaude larrialdi batean ikaslea identifikateko eta beharrezko informazio guztia emateko gauza denik. Erabiltzailea beldurtu dezakeen egoerak ez sortzen saiatu behar gara.

Noizean behingo aldaketak ahalik eta gutxien egitea gomendatzen da, askotan eginez gero zein autobusetara igo behar duen ez jakitea gerta dakiokeelako ikasleari eta momentu larria pasa dezakeelako horregatik.

Erabiltzaile finkoa den ikasleak eskolako 10 hilabeterako egiten du. Ikasturtean zehar ezin da bajarik eman, Ikastolara zio larriagatik hilabete bat baino gehiago etortzen ez diren kausetan izan ezik. Hala eta guztiz ere, baja ematen bada tarifa hobetsiak galduko lituzke eta noizbehinkako tarifekin egingo genuke egondako egunen likidazioa.

Salbuespenez eta epealdian zehar alta, aldaketa edo bajaren bat gertatu eta oraindik ordaintzeko geratzen dena ordaindu beharrik ez izateko erabakia har dezake Ikastolako Zuzendaritzak, uste badu aurrez jakiterik ez zen arrazoiren bat badagoela.

Garraio-zerbitzua eskola-jardunalditzat hartzen da.

Ikasturtean zehar etxebizitzaz aldatzen direnei ahalik eta lasterren egokituko zaie garraio-zerbitzua. Hala ere, ezin da bermatu tokia edukiko dutenik. Edonola ere, ahalegin guztiak egingo dira arazoa egokien bideratzearren.

Autobusaren ibilbide guztietan garraio-zerbitzua behar bezalakoa izan dadin, autobusaren begiralea egongo da bera autobusaren ardura izango duelarik. Gainerako langileek bezainbesteko agintaritza du, eta haur txikienei lagundu ez ezik, zerbitzua ahalik eta egokiena izateko ardura ere badu. Gazteenei Alberdi eraikineko pasabideraino lagunduko diete.

Noizbaiten familiak ikastolara etorriko balira ikasleak jasotzera, familiak Alberdi eraikuntza aurrean dagoen korridorean eta autobusen nasetan itxaron beharko dute eta autobus arduradunak jakin dezala ikaslea autobusez ez doala. Ikasleen eta ikastolako langileen errespeturako ikastolako eraikuntzetan sartzea saihestu dezazuela gehien bat ikasleak mugitzen direnean.

Beste agiri batean eman dizuegu Barne Araubideko Erregelamendua. Bertan agertzen dira zein diren garraio-zerbitzua erabiltzen dutenen eskubide eta betebeharrak, arduradunak, solaskideak etab

Fitxategia: