Liburutegi proiektua

Arduraduna: 

Mertxe Aierdi
Liburutegi irudia

Deskribapena: 

2007-08 kurtsoan zehar, Zuzendaritzak gidatuta Ikastolan hausnarketa sakon bat egiten hasi zen Liburutegiaren beharraren inguruan. Horrela ba da, planteatu zen liburutegia, ez liburu-biltegi bezala, baizik eta multimedia-errekurtsoen gune bezala, hezkuntza proiektuan eta curriculum proiektuan txertatua egon beharko zena, eta horrekin batera errekurtso intelektualen gune bezala, beti ere berrikuntza pedagogikoaren zerbitzura (ikerketa-ekintza). Azken finean, proposatzen den liburutegi eredua da errekurtsogunea irakatsi-ikasi prozesua garatzeko, gestio programa bat izango duena fondoak (edozein motakoak) jaso, sistematizatu eta zabaltzeko. Horrekin batera izango dituen zerbitzuak hauek izango dira: mailegua, erreprografia, irakurketa liburutegian, ikastea eta materialen kontsulta. Horrez gain liburutegiak sortu beharko ditu irakurketa-gune bereziak irakurtzea sustatzeko eta azkenik ekintza berezi batzuk antolatuko ditu ikastolako bizitza kulturala suspertzeko (erakusketak, hitzaldiak,etab.)

Euskara