Ostadar

Arduraduna: 

Miren Barinaga
Ostadar proiektuaren logoa

Helburuak: 

Gure ikasleek hizkuntzaren jabetza eta erabilera ziurtatzea

Deskribapena: 

Ostadar Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza etaparako diseinaturiko proiektu hau 2005-2006 ikasturtean jarri zen abian, ikasleen hizkuntzen erabilera bultzatzeko eta oinarrizko alfabetatze zientifikoa lortzeko.

Lehendabiziko ikasturteetan Euskara eta Literatura ikasgaia lantzen hasi zen proiektuaren barruan. Geroxeago Natur Zientziak (2007-2008)eta Gaztelania mintegiak (2008- 2009)parte hartzen hasi ziren

Gure inguru soziolinguistikoa kontuan izanik, gure ikasleek hizkuntzaren jabetza eta erabilera ziurtatzea da helbururik nagusiena hizkuntzei dagokienez.

Hizkuntza giza harremanetarako komunikazio-tresna izateaz gainera, ezinbestekoa da pertsonaren garapen kognitiborako. Halaber, berebiziko eginkizuna du pertsonen gizarteratze prozesuan eta norberaren nortasunaren garapenean. Helburua, komunikazio premia guztiei erantzuteko, tresna hori egoki eta zuzen erabiltzen irakastea da, hizkuntza testuinguru eta zeregin anitzetarako erabiliz eta erabilera horren inguruko hausnarketa eginez. Horixe baita hizkuntzaren jabetza lortzeko bidea.

Euskara