Azken berriak

 

DBH 2. mailako ikasleek Gaztelania eskoletan egindako poesia errezitalak ikusgai dituzue gurasoentzat > bideo kanalak atalean.

Gogoratu ikusi ahal izateko zuen erabiltzaile eta pasahitza erabili behar dituzuela.

Aste honetan Araski saskibaloiko taldeko goi mailako jokalari batzuk DBH 4.mailako ikasleekin izan ditugu gai baten inguruan beraien esperientzia kontatzeko; posiblea da ikasketak eta goi mailako entrenamenduak batera eramatea.

Ekintza honetako argazkiak ikusgai dituzue Gurasoentzat-argazkiak atalean. Gogoratu zuen erabiltzaile eta pasahitza erabili behar dituzuela atal horretan sartu ahal izateko.

 

Onartuen behin betiko zerrendak argitaratu dira eta ikastolako sarrera nagusiko atean dituzue ikusgai.

Asier Bilbao Cortazar-rek, BATX 2D taldeko ikasleak, Euskal Herriko 2017ko Fisikako olinpiadetan 1. postua irabazi du.

Probak martxoaren 3an izan ziren Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologiako fakultatean.

Estatu mailako fasea Gironan izango da martxoaren 31tik apirilaren 2ra.

Zorionak Asier!!!

Orriak