Azken berriak

EUSKO IKASTOLA BATZA (EIB) Ikastola elkartea lau ikastolek sortu zuten 1986.urtean: Bizkaiko LAUAXETA eta LAURO, Gipuzkoako EKINTZAk eta Arabako OLABIDEk. Gaur egun elkartea 12 ikastolek osatzen dute eta 10.000 ikasle baino gehiago biltzen ditu, Ikastoletako ikasleen %25a hain zuzen.

 

Joan den ostiralean, urriak 14, Olabide Ikastolak eta Necochea Ikastolak (Argentina) elkarlanerako hitzarmen bat sinatu zuten.

Andone Ruiz, Marina Lobo, Josune Barandiaran, Luis Muñiz eta Angosto Urretabizkaia-k 25 urte betetzen dituzte Olabiden lanean. Mila esker zuen lanagatik!!

Ongi etorri!

Dagoeneko Irantzu, Ane, Itziar eta Nikole etxean ditugu, hilabete bat pasa ondoren Boisen, Idahon(AEB). Joan bezala etorri dira ere Andone Ruizen laguntzarekin eta denak oso ondo pasa dutela esan digute. Familia amerikarrek bere alabak izango balira bezala hartu dituzte beraien etxeetan eta esperientzia oso aberasgarria izan da denontzat. Bertako euskal jatorria duten familiekin harremanak zabaldu, ingelesaren ezagutzan sakondu eta beste erreliatateak ezagutzea izan dira elkartruke honen helburuak eta denak bete dira modu atseginean

Orriak