Azken berriak

 

Ikasleak bertsoak sortzen, idazten, abesten, hip-hopeatzen, musika tresnez jotzen, oilarren borroka egiten eta, finean, bertsoez gozatzen aritu izan dira.

Gurasoentzat > Bideoak atalean duzue guzti horren eredu den bideoa ikusgai. Gogoratu zuen erabiltzaile eta pasahitza erabili behar dituzuela bertan sartu ahal izateko.

Asier Bilbao Cortazar, Unai Zugazua González eta Carlos Sieira Martínez, Olabide Ikastolako batxilegoko ikasleek, Niveak y ESICek antolatu duten Young Business Talents Lehiaketaren  finalerako sailkatzea lortu dute. Azken ekitaldi hau,  Madrilen martxoak 31ean izango da.  

Irakurri gehiago

Kaixo!

Batxilerreko 2. mailako ikasleak gara eta dakizuenez

denbora gutxi barru ikasbidaia daukagu eta finantzatu ahal

izateko irudian dauden produktuak salgai jarri ditugu. Kamisetak,

jertseak (txanodunak eta txano-gabeak), anorak eta poltsak dira,

eta argazkian dauden koloretan eskuragarri daude.

Neurriak hurrengokoak dira: XS, S, M,L eta XL.

Interesa baduzue bidal ezazue e-mail bat hurrengo helbidera: c.sieira@ikasleak.olabide.com.

Mesedez, bertan, zuen seme-alaben izen-abizena, maila eta klasea, produktua, kolorea eta neurria idatzi.

Bestalde, zalantza izanez gero, gurekin kontaktuan jarri.

Eskaria egiteko azkeneko eguna martxoaren 15a, asteazkena da. Egun horretan klaseetatik igaroko gara dirua biltzeko.

Eskerrik asko

 

 

  

         Asteartean, Araski taldeko jokalari batzuen bisita izan genuen.

         Dagoeneko ikusgai dituzue bisitako argazkiak eta bideoa.

        Gogoratu, zuen erabiltzaile eta pasahitza erabili behar dituzuela ikusi ahal izateko.

Orriak