Azken berriak

Ikastolak urtero antolatzen duen hitzaldian Juan Jose Ibarretxe izango dugu.
hitzaldiaren leloa "Ikasten ikasi...izaten ikasi" izango da
 
Noiz?: urtarrilak 24, osteguna (19:00)
Non?: Goiuri Jauregian
 
 

Arratsalde on, Boisetik!!
 
Aurten Boiseko (Idaho) Bishop Kelly High Schoolekin elkartruke bat hasi dugu. Boisera, astearte honetan, uztailak 19, Ane Eiguren, Nikole Leanibarrutia, Itziar Arrazola eta Irantzu Picatoste heldu dira Andone Ruiz Urangarekin. Asmoa Boisekoekin elkartruke bat sendotzea da. Aurten 4 ikaslekin hasi arren hurrengo ikasturterako ikasle gehiago ekartzeko aukera izatea espero dugu.
 

Aurreko urtean EFQM Europar Saria lortzearen aitorpen gisa, Olabide Ikastola Europako instituzioak eta hiriburua bisitatzera gonbidatua izan zen.
Ekaineko 26tik 28ra Olabide osatzen dugun kideak, zuzendariak, langileak, ikasleak.., Bruselasera abiatu ziren. Brujasko hiria bisitatu ondoren, EFQM-ko egoitzan egon ziren, bertoko langileekin solasean eta urrian jasotako sarien inguruko kontuak elkarjartzen.
 

Ikasturte honetan 21 Agendako gaia janaria da.

Urtean zehar, gure ikasleek jarduera desberdinetan parte hartuko dute eta aurkeztuko dituzte bere diagnostikoa eta batzordearen foro batean gomendioak, beste eskola batzuetako ikasleekin batera. Hasteko, gure LHko ikasleei behin astean, baratza orduan, fruitua jatea eskatuko diegu.

Orriak