Ekonomiako IX. Olinpiadak

Arrate Lopez Valencia,  batxilergoko 2. mailako gure ikasleak, laugarren postua lortu du Ekonomiako IX. Olinpiadetan. Froga hau Euskal Herriko Unibersitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean egin zen apirilaren 8an. Matrikula-tasen diru-itzultzearekin saritua izango da UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean irakasten den graduren batean matrikulatzen bada 2017/2018 ikasturtean.
ZORIONAK ARRATE!!!!!

Horrez gain, Ikastetxe bakoitzetik nota onenak atera dituzten hiru ikasleen kalifikazioen batezbestekoa kontutan hartuta, Olabide ikastola bigarren  postuan sailkatu da.

Euskara