Oihaneder. Euskararen agenda.

 

Euskararen astearen barruan hiru ekintza antolatu ditugu, bereziki familiako aisialdia lantzeko helburu dutenak.

 

Honako hauek dira:

  • Abenduak 2. Sorgina Txirulina: ipuina eta musika tresnen lantegi bat da, euskara ez dakiten gurasoek beren seme-alabekin parte hartzeko. hemen
  • Abenduak 2. Euskal Olinpiadak: jolas tradizionalak, abestiak, kultura, mitologia... 5 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. hemen
  • Abenduak 3. Zinema: 'Nur eta herensugearen tenplua' Toti Mtz de Lezearen liburuan oinarritua. hemen

Animatuko zarete?

 

Hirurak doakoak dira, baina gonbidapenak jaso behar dira Oihaneder Euskararen Etxean.

Gaurtik aurrera eskuratu ahal dituzue.

Euskara