DBH-BATX

Batxiler lehenengo mailan, gorputz hezkuntzako ikasgaian jorratzen ari garen badmintoneko gaia sakontzeko, hiru gonbidatu berezi izan genituen aurreko ostiralean.
Dina Abouzei (parabadmintoneko entrenatzaile nazionala).
Ekaitz Martín eta Roberto Galdós (talde nazionaleko parabadmintoneko jokalariak).
Esker beroenak eman nahi dizkiegu joku dibertigarri, dinamiko eta ikusgarri honen erakustaldia gurekin partekatzeagatik.

Aurreko astean DBH.3 mailako ikasleek fruta  prentsatzeko makina berriaren frogaketa egin zuten.Ah, zein goxoa handik atera  zen sagar zukua!!

Aste honetan EAThink proiektuko hezitzaileek  DBH. 3 mailako ikasleekin ELIKADURAren inguruan dauden hainbat gai ezberdinak jorratu dituzte:

- Kutsadura kimikoa (pestizidak).

- Biodibertsitate galera (transgenikoak eta abar).

- Errekurtsoen ustiaketa (natura naturalaren galera).

- Energia erabilpena (produkziorako eta garraiorako)

- Bilgarriak, hondakinak eta kutsadura.

- Gehiegizko kontsumoa eta gosea (beste herrialdeetako gizartean eragina).

- Ekoizleen lan baldintzak eta eskubideak (gure herrialdean eta besteetan).

- Gure elikadura ereduaren eragina gure etorkizunean.

 

Maiatzean, Mikel Valverde idazle gasteiztarra gurekin egon zen, berak idatzitako “Skaters en el filo” liburuari buruz hitz egiteko, DBH 2. mailako ikasleok irakurri egin genuen eta .

Honez aparte, idazlearen lana zertan datzan baita komentatu zigun ere.

Esperientzia oso interesgarria iruditu zitzaidan, lan honen inguruan asko ikasi nuelako. Berak esan zigun mundu guztiak diola bere lana oso erreza dela, baina ezjakintasunaren aurrean horrelako komentarioak egiten ditugu.

DBH 2. mailako ikasle bat

 

DBH 2. mailako ikasleek Gaztelania eskoletan egindako poesia errezitalak ikusgai dituzue gurasoentzat > bideo kanalak atalean.

Gogoratu ikusi ahal izateko zuen erabiltzaile eta pasahitza erabili behar dituzuela.

 

Ikasleak bertsoak sortzen, idazten, abesten, hip-hopeatzen, musika tresnez jotzen, oilarren borroka egiten eta, finean, bertsoez gozatzen aritu izan dira.

Gurasoentzat > Bideoak atalean duzue guzti horren eredu den bideoa ikusgai. Gogoratu zuen erabiltzaile eta pasahitza erabili behar dituzuela bertan sartu ahal izateko.