Zaintza zerbitzua

Informazioa

Erabilpena ez da nahitaezkoa.
Zerbitzu honen erabiltzaileak, Barne Araudian honen inguruan agertzen diren arau guztiak betetzera behartuta daude. (Ikus.  III atalburua, XI atala).
Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago. Ikasturteko eskola egunetan eskaintzen da zerbitzua. Ordutegi jarraitua denean, goizez bakarrik (7:45etik 8:45era); goizeko eta arratsaldeko jarduna dagoenean, goizez berdin, eta arratsaldez 16:40tik 17:40ra ere bai.
Eguerditan ez dago zaintza zerbitzurik.
Ekintza hau ez da kurrikularra, asistentziala baizik. Zerbitzu honetako ikasleria ikastolako laguntzaile baten ardurapean egongo delarik.
Era berean, gogorarazi nahiko genizueke:
* Bi urtetako ikasleek “ezin izango dute eskolan egunean zortzi orduz baino gehiagoz egon”
* Arratsaldeko jardunean sarritan umeak jasotzera berandu etortzeak ikastolari sortarazten dion gehiegizko kostea ekarriko du.
Azkenik, eta eskaintzen ditugun zerbitzu desberdinen erabiltzaileak ez direnek, EZIN IZANGO DUTE IKASTOLA BARRUAN EGON, HELDU BATEN ARDURA ZUZENA EZ BADUTE. (Egoera hau zaintza zerbitzuaren ordutegi barruan balego, ikasle hauek zerbitzu honetara eroango genituzke, honek ekarriko zituen kostea familiari esleituko zitzaiolarik, hileko ordainagirian agertuko zelarik)

Tarifak

5 egun goizez eta 4 arratsaldez / 5 mañanas y 4 tardes

                   69,20 €

5 egun goizez   / 5 mañanas

                   38,52  €

4 egun goizez eta arratsaldez / 4 mañanas y tardes

                   53,23 €

4 egun goizez edo arratsaldez  / 4 mañanas o tardes

                   31,31 €

3 egun goizez eta arratsaldez / 3 mañanas y tardes

                   38,52 €

goiza edo arratsalde bat

                     2,50 €

 
Euskara